XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): langillea omen zan izugarri; zintzoa, ona, leiala.

Eta, ez ain zakarra ere, bein soiñekoak, bizarra, eta kalparra txukundu eta dotoretu zituan ezkero!.

Baiña, nik orain, gizon au nola ezagutu nuan nai dizutet azaldu: Gaur bezala negu-atsaldea zan.

Badakizute negua gogorra izaten dala Yorke Berrian.

Mariñelak bear nituan Txina`ra joan bear zuan gure ontzi artarako, eta downtown edo uribera joan nintzan mariñel oien billa.

An biltzen bait dira, Europa`tik iristen diran lan-billatzaille guztiak.

Sartu nintzan edangela batera, eta an ikusi nuan gure gizona.

Kontuz ibilli zaitez - esan zidan aurretik edangelaren jabeak -, gizon ori Inglanderri`an urkatua izana omen da-ta.

Ala deitu ere deitzen diote berarekin ontzi berean etorri diranek: Urkatua.

Eman nizkion eskerrak jabeari eta Urkatua zegoan maira joan nintzan zuzenean.

Biontzako patttarra eskatu nuan, eta Urkatuaren aurrean eseri nintzan, patxadaz nere bi besoak maiaren gaiñean jarriaz.

- Ta? - galdetu nion -. Lanaren billa?. - Bai.

- Inglanderri`tik igesi etorria, beraz?.

- Ori esan al dizu zoko zarpatzu onen jabeak? - Bai. Ori esan dit.

- Esango zizun beste zerbait ere.

- Bai. Esan dit beste zerbait ere.

Isilik gelditu giñan biok.

Bete nuan nere kopa ertzeraiño eta edan nuan.

Luzatu nion botilla.

Bete zuan bere kopa ertzeraiño eta edan zuan.

- Ederra pattarra! - Ederra, bai!.

Ta isilik gelditu giñan ostera.

Nik urratu nuan luzeegi ziraun isilgunea: - Aizu, adiskide: Nola daiteke, ordea...?.

Nola gertatu zan...? Nola izan daiteke egia zu... benetan izan ziñala....

Ta isilik gelditu nintzan.

Ez nuan gizon gizagaixo arri aurpegira mingaiñaren punttan neukan itza jaurtitzeko adorerik.

- Nola izan nintzan urkatua jakin nai al duzu? Esango dizut, bampacirc;.

Zuri lana eskatzera noakizun ezkero, ori dana jakin nai izateko eskubidea baduzu-ta.

Aurrean neukan gizakumeari begira gelditu nintzan.

Bizarra luzea eta kalparra luzeagoa, bi begiak bakarrik ikusten zitzaizkion illetartetik aurpegian.

Begi borobillak, urdin-orlegiak, begiratu gogorrekoak.

Oraillak zituan bizar eta kalparrak.